XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aski da, aski da, aski da - esan zuen aitatxok.

Ikusten dut nondik jotzen duzun.

- Beno... Nola hasiko gara orduan? Jaun maitea... Ez... Moucheboume jaun maitea... Ez, familiarregia.

- Nire jaun maitea... Hmm... Ez....

- Moucheboume jauna jar dezaket - esan nuen nik.

Aitatxok begiratu ninduen, ondoren jaiki eta sukaldera deika hasi zen: - Aizu, maitea! Jaun maitea, nire jaun maitea, ala Moucheboume jaun maitea? - Zer dugu?- galdegin zuen amatxok sukaldetik irten eta eskuak bere mantalean igurtziz.

Aitatxok berriro galdegin zion eta amatxok berak Jaun Moucheboume maitea jarriko zukeela erantzun zion, baina aitatxok hau familiarregia zela erantzun zion eta Jaun maitea bakarrik ez ote zen hobe izango.

Amatxok ezetz erantzun zion, Jaun maitea bakarrik lehorregia zela eta ez zela ahantzi behar haur bat zela idazten zuena.

Aitatxok esan zuen orduan Jaun Moucheboume maitea ere ez zela batere egokia haur batek idazteko, ez zuela behar ainako errespetorik adierazten.

- Zeuk erabakia baldin baduzu zer jarri, zertarako deitu nauzu lana galeraziz?- galdetu zuen amatxok.

- Afaria prestatu beharra daukat nik, e!.

- Beno, beno, barkamena eskatzen dizut zure lana galerazi dizugulako - esan zuen aitatxok.

- Azken batean nire ugazaba eta nire lanpostuaren kontua beste ezer ez da hau.

- Zure lanpostua Nikolasen eskutitzak baldintzatzen duelako edo?- galdegin zion amatxok.

Nortara nahi ere ez duzu horrenbeste kontu erabiltzen erregalia bidali duena nire ama denean.